Hurrengo bi asteburuetan erabakiko den Kontxako banderaren sailkatzen estropada lehiatu dute arratsaldean.
Hondarribia izan da gizonezkoetan
azkarrena (hura izan da 20 minutu baino gutxiagotan estropada burutu duen bakarra).
Bermeotarrak iaz Kontxako bandera astintzen.
Aurten ere faboritoek ez dute hutsik egin.
Hondarribiagaz eta Urdaibaigaz batera lehen txandatik irtenda, Oriok, Kaikuk eta San Juanek Kontxarako txartela eskuratu dute. Baita
Zierbenak eta Tiranek ere.
Zierbena izan ezik besteak iazko berberak dira. Iaz San Pedro izan zen ezuztekoa eman eta txartela lortu zuena.
Kaikuren aurretik bosgarren sailkatuta Zierbena izan da gaurko erlojupekoan ezuztekoa eman duena.
Halaber, iaz bezala Astillero izan da zortzigarrena; bost segundoko aldea bakarrik egon da Tiranen eta Astilleroren artean.
Hain zuzen ere, zozketak erabakita TKE?ligako hamabi taldeek osatu dute lehen txanda.
24 arraun talde lehiatu dira gizonezkoetan, eta 10 talde emakumezkoetan, baina, bietan ere zazpi talderentzat lekua bakarrik dago Kontxan. Izan ere, betiko moduan Donostiako arraun taldeak postua ziurtatuta dauka etxeko taldea delako.
Lehia bizia Hibaika eta San Juanen artean
Emakumezkoetan Hibaika izan da
azkarrena 11 minutu, 22 segundo eta bi ehuneneko denboragaz.
Irabazleagaz batera, San Juanek, Oriok, Cabok, Getaria-Zarautzek, Hernanik eta Deustuk lortu dute urteko banderarik nagusienenaren lehian sartzea.
Irabazlearen eta bigarren sailkatuaren artean lehia estua egon da; bi segundo eta 96 ehuneneko aldea baino ez da egon.
Hain zuzen ere, aurreko urteetan ez bezala, aurten emakumezkoen zortzi traineru ariko dira Kontxako lehian.
Hondarribiak, Colindresek, Hernanik, Deustuk eta A Cabanak osatu dute lehen txanda. Ostean, San Juan, Hibaika, Zarautz-Getaria, Orio eta Cabo irten dira bigarren txandan.
Domekako txandak erabakita
Estropadaren ostean, domekan lehiatuko duten lehen jardunaldiko txanden zozketa egin dute.
Urdaibai bigarren txandan egongo da
Tiran, Zierbena eta Donostiarragaz batera.
San Juanek, Kaikuk, Hondarribiak eta Oriok osatuko dute
bigarren txanda.
Gizonezkoen sailkapena:
1. Hondarribia 19:54:80
2.Orio +10.18
3.Bermeo-Urdaibai +10.78
4. San Juan +14.36
5.Zierbena +19.58
6.Kaiku +23.44
7.Tiran +24.66
8.Astillero +29.88
9.San Pedro +35.50
10.Cabo +42.36
11.Ondarroa +47.40
12.Portugalete +51.16
13.Zumaia +55.16
14.Getaria +59.52
15.Ares +1:03.30
16. Isuntza +1:04.32
17.Pedreña +1:04.76
18.Deustu +1:09.56
19.Samertolameu +1:09.66
20.Puebla +1:10.82
21.Oiartzun +1:39.52
22.Hibaika +1:57.58
23.Zarautz +1:59.78
24.Castropol +2:12.60
Emakumezkoen sailkapena:
1.Hibaika 11:22:02
2. San Juan +2.96
3.Orio +13.66
4.Cabo +16.26
5.Getaria-Zarautz +24.86
6.Hernani +37.56
7.Deustu +43.76
8.Hondarribia +1:05.26
9.A Cabana +1:28.64
10.Colindres +1:53.28