Batez beste, Bermeoko errenta aitorpenen %24 egin dira euskaraz
Herritarrek errenta aitorpena euskaraz egiteko aukerak zabaltzeko elkarlanean aritu dira aurten, beste behin ere, Bermeoko Udala, lau banketxe eta aholkularitza bat. Hala, jakinarazi dutenez, aurten errenta aitorpen guztien %24, bataz beste, euskaraz e...
Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina martxan jarri aurretik, bide guztiak kontuan izanik, aitorpenen %7 baino ez zen euskaraz egiten. Kanpainak hiru urte daramatza martxan, eta, bataz beste, errenta aitorpenen %25 egin da euskaraz. Udalaren eta entitateen elkarlanari esker, beraz, kopurua asko igo dela azaldu du Bermeoko Udaleko euskara zinegotzi Juan Karlos Agirrek.
Ahozkoan euskararen erabilera «oso handia» izan dela azaldu du udalak: «Sukurtsal batzuen kasuan, %100ekoa izan da». Dokumentua egiterako orduan, baina, ehunekoa txikiagoa dela zehaztu dute. Modu horretan, jendea, oro har, euskara egiterako orduan, «ahoz idatziz baino hobeto» moldatzen dela ondorioztatu dute. Errenta aitorpena euskaraz egiten duten asko gazteak direla aipatu dute.
Elkarlana indartu
Aurtengo datuak ikusita, «banketxeen, aholkularitzaren eta udalaren arteko ellkarlanak bere fruituak eman dituela argi geratu da», esan du Agirrek. Hortaz, elkarlanean jarraitu beharra daukatela adierazi du.
Datorren urtera begira, bestalde, dagoeneko martxan dagoen elkarlana indartzea hoberena litzateekela uste du euskara zinegotziak.