Txinga erute txapelketa zapatuan, Ean
13:30etatik aurrera lehiatuko dute Eskolondo aurrean.
Parte hartzeko udalean edo turismo bulegoan (13:30ak arte) eman behar da izena. Halaber, egunean bertan ere izena eman ahalko da.
Neska eta mutilen kategoriak jokatuko dituzte. 100 euro jasoko dituzte irabazleek eta 50 euro bigarren sailkatuek.