Hutsik egin gabe,
urteroko hitzordua jarri du
Independentistak Sareak Bermeon. Hain zuzen ere, udako
olatu berdea barikuan iritsiko da Portuzarrera.
Olatu berdea iaz, Bermeoko Portuzarrean
Aurten ere jaialdi alaia antolatu du Independentistak Sareak barikurako.
19:30ean hasiko dira kalejira eginez. Portuzarretik abiatuta, Lamerara joango dira eta handik berriro bueltatuko dira kalejira hasitako lekura, Portuzarrera, hain zuzen.
Portuzarrean bertan, urtero egin legez,
familia argazkia aterako dute bertan bildutako guztiekin.
Musikaz gozatzeko aukera ere eskainiko du Independentista Sareak.
Tximino musika talde bermeotarrak parte hartuko du aurtengo olatu berdean. Eta, pintxoak ere ez dira faltako,
piper berdeak dastatzeko aukera emango baitute.
Independentista Sareak ekimen honetan parte hartzera animatzen ditu herritar guztiak. Bermeotarrei dei egiteaz gain, inguruko herrietako bizilagunak ere parte hartzera deitu dituzte. Olatu berdean partu hartu gura duten horiei guztiei
berdez janzteko deia ere luzatu die.