Xabier Herrerok ikertuko du Gerra Zibilak Busturian utzitako arrastoa
Eusko Ikaskuntzak Busturiko Udalarekin batera abiatutako beka bati esker, Xabier Herrero Acostak Gerra Zibilak Busturian utzitako arrastoa ikertuko du. Busturia (1935-1945): Gerra Zibila eta errepresio frankista izenpean gauzatuko du Herrerok bere lana.
Zehatz esanda, Busturian altxamendu militarraren aurretiazko urteak aztertuko ditu Herrerok. Era berean, Gerra Zibila bitartean herriko giroa nolakoa izan zen eta udalerria frantsesek konkistatu ondoren agintarien aldetik pairatutako errepresioa ere aztertuko du bekaren bitartez. Eusko Ikaskuntzatik azaldutakoaren arabera, “Guda guztiek dakartzaten gordintasunak bezala, Busturiko biztanlerian era batera edo bestera izandako eragina azaleratuko du Herrerok, izen-abizenak nabarmenduta biografia aipamen batekin batera”.