Oinatzak: albaitaritza zerbitzu integrala eskaintzen duen Lekeitioko zentroa
Eider Izurieta Larreategi albaitari lekeitiarrak Oinatzak albaitaritza zentroa zabaldu zuen uztailean, Lekeition. Urteetako esperientziagaz, lekeitiarrak asko- tariko zerbitzuak eskaintzen ditu zentro berrian.Ikasketak Zaragozan (Espainia) egin eta ger...
Ikasketak Zaragozan (Espainia) egin eta gero, Izurieta Eusko Jaurlaritzak egindako abereen kanpainetan ibili zen lanean.
Gerora, hamar urtez, Durangoko albaitaritza klinika batean egon zen lanean.
Ekainean, ostera, Ondarroako N txakurren ile-apaindegian hasi zen albaitaritza zerbitzua eskaintzen. Eta orain, Ondarroako txakurren ile-apaindegian albaitaritza zerbitzua eskaintzen jarraitzeaz gain, Lekeition zabaldu du albaitaritza zentroa.
Zehatz esateko, Lekeitioko zentroan ekografiak, odol azterketak eta elektrokardiogramak egiten ditu Izurietak. Dena dela, erradiografia, kirurgia eta traumatologia zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Azken horiek baina, hitzarmena eginda daukan beste zentro batera bideratzen ditu lekeitiarrak.
Etxez etxeko zerbitzua
Hori gutxi ez, eta Oinatzakek etxez etxeko zerbitzua ere eskaintzen du. «Baserrietako bizilagunek ez dute hain erraz herrira jaisten animaliak». Zerbitzu horretaz baliatzeko aurretiaz ordua hartu behar da.
Albaitaritza zerbitzuez gain, animalientzako beharrezko materiala ere salgai dago zentroan.