Nafar gazteluaren oroitarria ipini dute berriro
2013. urtean jarri zuten mugarria desagerrarazi egin dela eta, oroitarri berria jarri dute Gaztelugatxeko San Juanen. Zapatu goizean bildu ziren Gaztelugatxen, oroitarri berriaren inaugurazio ekitaldia egiteko.Nafarroa Bizirikek ikusgai jarri du berrir...
2013. urtean jarri zuten mugarria desagerrarazi egin dela eta, oroitarri berria jarri dute Gaztelugatxeko San Juanen. Zapatu goizean bildu ziren Gaztelugatxen, oroitarri berriaren inaugurazio ekitaldia egiteko.
Nafarroa Bizirikek ikusgai jarri du berriro ere Nafar gazteluaren oroitarria, Independentistak Sarea eta Bermeoko udalaren laguntzagaz. 2013an kokatutako leku berberean jarri dute mugarria, Gaztelugatxeko San Juanen, hain zuzen ere.Hala, zapatuan, oroitarri berriaren inaugurazio ekitaldia egin zuten. Sanjuanportaletik abiatu zen goizean talde bat mugarriraino joateko. Eguerdian, berriz, ohorezko aurreskua dantzatu zuten, ikurrina eta eta Nafarroako bandera altxatu zituzten, eta sabelak betetzeko tartea ere eduki zuten bertaratutako guztiek.
2013. urteko ekainaren 23an jarri zuten lehenengoz oroitarria, Nafarroa Biziriken Nafar Gazteluen memoria berreskuratzeko kanpainan. Oroitarriak, baina, «sabotaje ezberdinak» jaso zituela salatu dute, «desagerrarazi arte».
Independentistak Sareak azaldu duenez, «Euskal Herrian beste hainbat mugarrigaz pasa den moduan, falangista talde baten erasoa izan denaren susmoa dago».