11:00etan zabalduko dute azoka, eta udaletik baserritarrez jantzita joateko deia luzatu diete herritarrei.
Goizetik eguerdira arte, nekazal produktuen erakusmahaiekaz batera, erraminta erakusta jarriko dute.
Eguerdian uso mezularien erakusketa eta herriko Euskal Oilo eta Antzarren II. Lehiaketa egingo dituzte.
Gero, 14:30ak inguruan enkantearen amaiera eta otzaren banaketa egingo dituzte.
Halaber, albokariek girotuko dute azoka goiz osoan zehar.