Bermeok banako berdinketagaz hasi du 2016-2017 denboraldia
Bermeo FT-k zapatu arratsaldean Itxasganen ekin zion 2016-2017 denboraldiari Baskoniaren kontra, eta bana berdindu zuten.Hasierako minutuetatik gogor estutu zuen aurkaria etxeko taldeak. Horren adibide dira sortutako gol aukerak. Hasierako ordu laurden...
Hasierako minutuetatik gogor estutu zuen aurkaria etxeko taldeak. Horren adibide dira sortutako gol aukerak. Hasierako ordu laurdenean, esaterako, bost gol aukera eduki zituen.
Etxeko taldea nagusi izan arren, Baskoniak estreinatu zuen markagailua. Iñigo Vicenteren pasea ondo errematatzen asmatu zuen Morcillok. Atsedenaldira heldu aurretik markagailua berdintzeko aukera eduki zuten bermeotarrek, baina Baskoniaren defentsak ekidin zuen gola.
Lehen zatiko sargoriaren ostean, enbataren haize freskoa eskertu zuten jokalariek bigarren zatian. 50. minutua beteta aldaketa erabakigarria egin zuen Vadillo Bermeoko entrenatzaileak. Villar atera eta Carlos zelairatu zuen, eta hura izan zen banako berdinketaren egilea.
Banako berdinketaren gola egin aurretik, Ukerdik zutoinera bidali zuen baloia. Gol aukera horren ostean etorri zen Carlosen gola. Area ertzean baloia boleaz errematatu, eta gol bikaina sartu zuen.
Bermeoren golaren ostean, Baskoniak bere bigarren gola sartu zuen, baina epaileak Vicente jokoz kanpo zegoela adierazi zuen. Halaber, Bermeo ez zen berdinketagaz konformatu, eta garaipenaren bila zenbait gol aukera sortu zituen, baina ez zuten Oleagaren atean asmatu.