Erdi Aroa Euskal Herria museoan
Erdi Arora jauzia egingo dute asteburuan, Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan. Irailaren 3an eta 4an, Erdiaroko kanpalekuko bizimodua birsortuko dute museoko lorategian.
XI. mendeko bizimodua nolakoa zen ikusi ahal izango dute ekimen horretan parte hartzen dutenek: gastronomia, egunerokotasunari buruzko tailerrak, arma erakusketa, zaldun eta damaren jantziak nolaakoak ziren erakutsiko dute; den-dena dokumentatuta.
Bi eguneko ekimen horretan erreserba egiteko Euskal Herria Museora deitu behar da: 94-625 54 51.