Independentista Sareak antolatuta,
bihar [abuztuak 27],
Nafar gazteluaren oroitarria jarriko dute beste behin ere
Gaztelugatxeko San Juanen.
2013an jarri zuten oroitarria Gaztelugatxen. Argazkia: Independentista Sarea
2013. urteko ekainaren 23an jarri zuten
lehenengoz oroitarria Nafarroa Biziriken Nafar Gazteluen memoria berreskuratzeko kanpainaren baitan. Oroitarriak, baina, “
sabotaje ezberdinak” jaso dituela salatu dute, “
desagerrarazi arte” diote. Independentista Saretik azaldu dutenez, “Euskal Herrian beste hainbat mugarrirekin pasa den moduan, falangista talde baten erasoa izan denaren susmoa dago”.
Bihar, hala ere, mugarria jarriko dute berriro: “Gure historia aldarrikatzekoa deia egingo dugu”.
10:00etan jarri dute hitzordua
Sanjuanportalen. Handik oinez abiatuko dira Gaztelutxeko San Juaneraino.
12:00etan, berriz,
mugarria jarrita, ekitaldia egingo dute.