Euskal Herriko VI. Emakumezkoen Koparen finala jokatuko dute domekan, Urbietan
Athletic eta Real Sociedad taldeek lehiatuko dute, 11:30ean hasita.
Sarrera doakoa da, eta bertaratzen direnen artean hainbat sari zozkatuko dituztela jakitera eman dute. Besteak beste Boroa jatetxean bi lagunentzako afaria zozkatuko dute.
Iaz Athletic txapeldun
Guztira sei taldek lehiatu dute VI. Euskal Herriko Kopa. Finalera sailkatzea lortu duten bi taldeekin batera, Gasteizko Aurrera, Ardoi, Oiartzun eta Añorga aritu dira nor baino nor gehiago.
Finalerdietan Oiartzuni 1-3 irabazita saikatu da finalera talde bizkaitarra. Maiatzaren 7an Errenterian (Gipuzkoa) jokatu zuten finarlerdia.
Gipuzkoarrak, berriz, 2-0 nagusitu ziren Añorgaren kontrako finalerdian. Andoainen (Gipuzkoa) jokatu zuten maiatzaren 25ean.
Iaz finalerdiak eta finala jokatu zituzten, eta aurten final laurdenak ere jokatu dituzte. Iazko finalean 4-1 irabazi zion Athleticek Real Sociedadi.