Hauteskundeei eta ikasturte berriari buruz ariko da Gernikako EH Bildu eguenean, batzar irekian
Koalizioak herritarrei dei egin die batzarrean parte hartzera. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hauteskundeei buruz, eta, hauteskunde zerrendak ossotzeko prozedurari buruz eztabaidatuko dute batzarrean. Horrez gain, Espainiako Gorteetarako hauteskundeen baalorazioa ere herritarrekin konpartitu nahi du EH Bilduk.
Bestalde, egueneko batzarrean ikasturte berriari eta herriko estrategiari buruz ere hitz egingo dute. Elai-Alai areto txikian batuko dira, 19:00etan.