Gizon bat atxilotu dute Gernikan, emakume bat erasotzea leporatuta
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume baten aurkako sexu erasoa egiteagatik atxilotu dute 28 urteko gizonezkoa. Biktimak berak Ertzaintzari adierazi dionez, 03:00ak aldera gertatu da erasoa, Gernika-Lumon, ustezko erasotzailearen etxebizitzan.
Erasoaren berri jakitean, biolentzia matxista eta sexu erasoetarako protokoloa aktibatu zuen Ertzaintzak. Biktimari babesa eman, eta ospitalera eraman zuten, medikuen esku utziz, protokoloak agintzen dituen azterketak egiteko. Frogak bildu ostean, 28 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Ertzaintzak.
Gernika-Lumoko Asunek talde feministak erasoa salatu eta mobilizatzeko deia gin die herritarrei. Hain zuzen, elkarretaratzea deitu dute astelehenerako. 19:00etan batuko dira, Merkurio iturriaren aurrean.