Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko diputatu Elena Unzuetak, atzo, Busturialdeko Ur Partzuergoaren (BUP) kudeaketa publiko egiteari buruz Aldundiark duen ikuspuntua azaldu zuen, Bizkaiko Batzar Nagusietan. Aipatu zuenez, Aldundiak BUPek kudeaketa beregain hartzearen kontrako botoa eman zuen EH Bilduren esku zegoen lehendakaritzak, ikuspegi teknikotik, ez zuelako justifikatu Partzuergoak zerbitzu horiek era barneratuan emateko duen gaitasun teknikoa; ez zuelako zerbitzua ematen ari zen enpresaren kontratua hutsaldu ondoren pertsonal berriaren kontratazioari ekiteko aukera bermatzen zuen txosten juridikorik aurkeztu, eta ez zuelako proposamen horien kostu ekonomikoa aurkeztu”.
Aquarbeko langileek 2013an egin zuten protesta
EH Bilduren esanetan, baina, txosten juridikoa eta ekonomikoa aurkeztu zituzten Ur partzuergoko Kontseilu Orokorrean, eta eztabaidatu ere egin zituzten. Kontseilu Orokorrean Gernika-Lumoko Udaleko ordezkari zen Jose Ramon Bilbaok azaldu duenez, gainera, laangileak subrogatzeko aukerarik ez zutela azaldu zieten zerbitzu juridikoek. “Lanpostuen subrogaziorako kontsulta egin genuen, eta Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzu juridikoek subrogaazioaren aurkako txostena aurkeztu zuten, zeinak zioen administrazio publikoak ezin dituela enpresa pribatu bateren langileak subrogatu. Beraz, bai Bizkaiko Foru Aldunditik zein Ur partzuergoko idazkaritzatik jaso genituen informe juridikoek zioten langileen subrogazioa legez kontrakoa litzateleela”, azaldu du.
Era berean, Bilbaok esan du 2013an Ur Partzuergoaren asmoa zela ur horniduraren kudeaketa enpresa pribatuen esku uztea, baina inor ez zela lehiaketara aurkeztu. “Lizitaziora ez zen inor aurkeztu, eta horregatik hartu genuen hornidura ere partzuergoak beregain hartzeko erabakia” –dio Bilbaok–, “Aquarberekin genuen kontratua amaituta, berriro lehiaketa publikoa deitu genuen, baina inor ez zen aurkeztu. Herritarrek ur hornidura barik geratzeko arriskua zegoenez, urgentziazko erabaki bat haartu behar izan zuen BUPek”.
2013. urtean hartu zuen Ur partzuergoak saneamendu azpiegituren
kudeaketa beregain hartzeko erabakia. Partzuergoko presidentea zen Iratxe Arriolak esan zuenez, langileen egoera kontuan zutela hartu zuten erabakia, baina lanpostu publikoak betetzeko aukeraketa prozesu publiko bidez egin behar zutela. “Esperientziak eta azterketa praktikoek puntu asko emango dituzte, baina beharginek esfortzu txiki bat egin beharko dute: aukera berdintasunean lan poltsa publikoan parte hartu beharko dute”, azpimarratu zuen.
Hala ere, Bizkaiko Batzar Nagusietan Elena Unzuetak atzo esan zuen zerbitzu horiek barneratzea erabaki zutenean zerbitzuak ematen zituen enpresak langileen subrogazioa eskatu zuela, baina Partzuergoak ezetsi egin zuela eskabide hori. Diputatuaren esanetan, erabaki horren ondorioz kaleratze kolektiboa egin zuen enpresak, eta ELA sindikatuak enpresaren erabaki hori errekurritu zuen. Partzuergoko zuzendaritzak esan zuenez, erakundeak ez zuen kontraturik langile horiekin, eta, horrenbestez, Partzuergoak ez du inor kaleratu.
Aldundiaren arrazoiak
ELAk jarritako demandaren harira eman zuen EAEko Auzitegi Nagusiak Partzuergoaren kontrako epaia, apirilean. Partzuergoak azpikontratatutako Aquarbeko enpresako 17 langilek sufritu zuten kaleratze kolektiboa “zuzenbidekoa ez dela” zioen Auzitegian emandako sententziak, eta “Partzuergoaren interesen kontrako” epai horri helegiterik ez jartzea
kritikatu zuen Busturialdeko EH Bilduk.
Epaia ezagutu ondoren Busturialdeko Ur Partzuergoaren Kontseiluak horren aurkako kasazio-helegitea aurkezteko aukera aztertu zuela esan du gaur Elena Unzuetak, baina ez aurkeztea erabaki zuela. Horren arrazoiak ere eman zituen atzo foru diputuatuak: “Lehenengo eta behin, errekurtsoak aurrera egingo zuelaren segurtasun juridikorik ez zegoelako. Bagenekien Lan-Arloko Salak prozesuan zehar honen antzeko ezaugarriak zituen beste kasu bat aztertu zuela, eta Europa mailako instantzia judizialen beste ebazpen batek subrogatzearen obligazioa dekretatu zuela”. Aurrekari juridiko horiekin errekurtsoa aurkeztu arren, aurrera egiteko oso aukera gutxi zuketela erabaki zuen Partzuergoko exekutibak. Horrez gain, erabakia langileen “ziurgabetasun egoera” ez luzatzearen aldekoa izan zela esan zuen Unzuetak, baita gatazka judizializatuta mantentzearen kostu ekonomikoa ez handitzeko eta prozedura judiziala luzatuz gero langilearen aldeko kalteordainak gehitu zitezkeelako.
Auzi horren harira, Partzuergoko
langileek ere bere kezka agertu dute. EAEko Auzitegi?Nagusiak emandako epaia onartuz gero, subrogaziorako bidea zabaldu daitekeela uste dute, eta beraien lanpostuak kolokan egon daitezkeela. Hori dela eta, ELA eta LAB sindikatuaren ordezkariek gaur egungo langileen lanpostuak babesteko eskatu diote Busturialdeko Ur Partzuergoko zuzendaritzari.