Turismo bulegoko lan poltsan euskara eskatu ez izana salatu du Bilduk
Gernika-Lumoko turismo bulegorako lan poltsara sartzeko euskarazko proba ez zela egin salatu du EH Bilduk.
Hasiera baten, udal taldeak euskarazko proba euskaltegiko begiraleekin egin zela adierazi bazuen ere, azken osoko bilkuran horrela ez zela egin onartu du. Ingeleseko proba bai, baina euskarazkoa ez zela egin azaldu du orain udal taldeak, koalizio abertzaleak aurreko bilkuretan egindako kexuei erantzunez.
Horrenbestez, euskarari «bigarren mailako egitekoa» eman izana leporatu dio EH Bilduk Gernika-Lumoko udal gobernuari.