Asteburuan ekin diote denboraldiari KAE 2ko taldeek, eta
Oiartzunek lehen bi jardunaldiak irabazi ditu.
Gernika Rugby Taldeko Olaeta eta Martitegi bandera emateko prest.
20 minutu, 56 segundo eta 52 ehuneneko denboragaz irabazi zuen atzo Oiartzunek. Uretan
Gernika Rugby taldeko Iker Olaeta eta Aitzol Martitegiren eskutik jaso zuen XIX. Elantxobeko Estropadaren bandera.
Hibaika sailkatu zen bigarren, Getxo Arraun izan zen hirugarrena, eta Zumaia laugarrena.
Bertoko taldeei dagokienez,
etxeko taldea zazpigarren sailkatu zen. Elantxobe lehen txandan atera zen, Kaiku, Colindres, Santoña, Donostiarra eta Colindresegaz batera, eta Donostiarraren atzetik, lehen txandako bigarren denborarik onena egin zuen.
21 minutu, 38 segundo eta 27 ehuneneko denbora egin zuten Artarriko mutilek.
Bermeo-Mundaka, berriz,
zortzigarren sailkatu zen. Bigarren txandan atera zen, Zumaia, Hibaika eta Lutxanagaz, eta txandako hirugarrena izan zen,
21 minutu, 41 segundo eta 70 ehuneneko denboragaz.
Erandioko erlojupekoa
Bestalde, 20 minutu, 27 segundo eta 30 ehuneneko markagaz lortu zuen garaipena Oiartzunek Erandioko erlojupekoan, zapatuan. Oiartzunengandik 14 segundo eta 48 ehunenera sailkatu zen Arkote.
Camargo talde kantabriarrak egin zuen hirugarren denborarik onena (20:52.90), eta Getxo Arraun sailkatu zen laugarren (20:54.14).
Zumaiaren atzetik,
Bermeo-Mundaka seigarren sailkatu zen,
21 minutu, segundo bat eta 32 ehuneneko denboragaz.
Elantxobek, berriz,
hamaikagarren amaitu zuen lehen jardunaldiko lehia.
Elantxobetarrek 21 minutu, 56 segundo eta 92 ehuneneko denboran amaitu zuten erlojupekoa.
Bitik bigaz, Oiartzun sailkapen buru
KAE 2 ligako lehen bi jardunaldiak irabazita, Oiartzun da sailkapen burua, 28 puntugaz. Getxo Arraun bigarrenak eta Arkote hirugarrenak 23 puntu dituzte, eta 21 puntugaz berdinduta daude Hibaika eta Zumaia.
Bermeo-Mundakak 16 puntu lortu ditu asteburuko bi estropadetan, eta sailkapenean
zazpigarrena da.
Elantxobe hamargarrena da, eta 12 puntu ditu.