Emakide elkarteko Xankore antzerki taldeak, urtero egiten duen obraren aurkezpena egin dute, aurton ere umorez beteta datozela jakinaraziz. Ekainaren 25ean aurkeztuko duten antzezlanak
¡No nos llega! izena dakar. “Kasu oso berezi baten inguruko epaiketari buruzkoa” dela adierazi dute, taldea osatzen duten sei aktoreek.
Xankore antzerki taldeko emakumeek hamabi urteko eskarmentua dute taula gainean
Emanaldiak saio bakarra izango du, aurten agenda oso estu izan dutelako.
Lizeo Antzokian izango da 20:30etan. Sarrerek lau euroko prezioa izango dute, hiru Emakideko bazkideen kasuan.
Antzezlanean, Mari Carmen Ortiz, Ana Ruiz, Mari Paz Beares, Mari Luz Soloatxi, Flori Trujillo eta Mila Artexe izango dira oholtza gainera igoko diren aktoreak. Zuzendaritza eta gidoia berriz, aurreko urteetan bezala Felipe Cuetararen ardurapean egongo da.
Obra, gizarteak bizi duen errealitate gordinaren eta pertsonen beharrizanen inguruan jorratu duten arren,
taula gainean daramatzaten hamabi urteetako umore ona mantenduko dutela azpimarratu dute. Antzerkian, barreak, haserreak eta denetarik egongo dela aurreratu dute, “baina emakumeak garenez, dena konpontzen da amaieran”, ñabartu dute.
“Ondo pasatzen dugu eta barre asko egiten ditugu, oso dibertigarrai da egiten duguna”, azaldu dute aktoreek. Argitu dute, beti lantzen dituztela komediak, prestaketak irauten dituen bederatzi hilabeteen helburua ondo pasatzea delako. “Gogoa eta bihotza jartzen dugu dena ondo irteteko”, aitortu dute.
Xankore antzerki taldea,
iaz hogeita bost urte bete zituen Emakide elkartearean parte da. Hauen helburua, Gernika-Lumoko emakumeekin gizarte lana egitea da, hainbat irteera, tailer eta ekintza antolatuz, etxetik atera daitezen, elkar ezagutzeko.