Gaur goizean, 09:00ak orduko atera da errigoitiarra Brievako kartzelatik. Kartzelako atarian zain zituen senide eta lagunak.
14.00ak aldera herritarrek harrera egingo diote bere herrian, Errigoitin, txokoan.
Arratsaldean, aldiz, Gernika-Lumoko Arranon elkartuko dira, 19:00etan.
Urtebete eta erdiko zigorra bete du Amezagak. 2014ko abenduaren 15ean atxilotu zuten, Gernika-Lumon.
Atxilotu ostean, hiru hilabete egin zituen Zaballako (Araba) espetxean, eta Avilara eraman aurretik, bi aste inguruz egon zen Soto del Realen (Madril, Espainia).