Euskaltzaindiak gaur Gernika-Lumon
egingo duen 0soko bilkurarekin batera, Paulo Agirrebaltzategi ohorezko euskaltzainak,
Euskara barrutik. Estudios de lingüistica vasca liburua aurkeztuko du. Liburu honek, Ignazio Omaetxebarria (1909-1995) gernikarrak euskarari buruz egindako ikerlana biltzen ditu,
plazaratu gabe zeuden testuak barne.
Ignazio Omaetxebarria gernikarraren lanetan oinarritutako liburua aurkeztuko dute
Osoko bilkura 10:00etan izango da eta, aurkezpena berriz
11:30etan, Elai Alai aretoan. Ondoren Euskaltzaindiako eta Udaleko ordezkariek taldeko argazkia egingo dute Udaletxearen aurrean.
Omaetxebarria
frantziskotarra, idazle eta euskaltzain laguntzailea izan zen, eta aditz-jokoen eta deklinabidearen paradigmak lantzeaz gain, euskal toponimia eta antroponimia ere ikertu zituen. Euskararekin batera, historia izan zen bere idazgai nagusia. Hala ere, hainbat alorretan jardun zen: kazetari, kanta-moldatzaile, hizlari eta predikari.