Kirolean aritzeak saria eduki ahal duelako
Ondarroako Udalak 2015eko Kirol Sariak banatu ditu. Aurrera Mendi Taldeko eskalada taldea, Arantza Burgoa, Alain Kolunga eta Jose Mari Naberan izan dira aurten saria jaso duten kirolari ondarrutarrak.Aipamena merezi duten kirolari ondarrutarrak saritu ...
Ondarroako Udalak 2015eko Kirol Sariak banatu ditu. Aurrera Mendi Taldeko eskalada taldea, Arantza Burgoa, Alain Kolunga eta Jose Mari Naberan izan dira aurten saria jaso duten kirolari ondarrutarrak.
Aipamena merezi duten kirolari ondarrutarrak saritu ditu beste urte batez Ondarroako Udalak. Horrela, aurten, 2015 urteko kirol saria jaso dute Aurrera Mendi Taldeko eskalada taldeak, Alain Kolungak, Arantza Burgoak eta Jose Mari Naberanek.Sari banaketa ekitaldia Etxelilan egin zen, joan den asteko barikuan. Horretan, saria hartzerakoan, eskalada taldeko kideek aurrerantzean ere orain arteko bidetik jarraitzeko gogotsu daudela azpimarratu zuten, eta eskerrak eman zizkieten bidelagun izan dituzten guztiei.
Kolungak Ondarroako Arraun Taldeari egin zion aipamena, arraunean aritzeko aukera eman ziolako.
Beti kirol munduan ibili izan den Burgoak, ostera, gurasoei aipamena egin nahi izan zien, txikitatik kirol munduan animatu izan dutelako.
Azkenik, aipamen bereziaren saria Jose Mari Naberanentzat izan zen. Saria haren seme-alabek jaso zuten, erabat hunkituta. «Gure artean ez badago ere, berak zeukan kirolaren ikuspegia gure artean geratu da».