Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek
lehen saria eta herri bozketako saria lortu zituzten Euskal Herriko lehen Kristalizazio Lehiaketan. Euskal Herriko Unibertsitateak lehenengoz antolatu du lehiaketa, eta
29 ikastetxek parte hartu dute: Gipuzkoako seik, Arabako batek eta Bizkaiko 22k. Guztira 1.226 ikasle aurkeztu dira lehiaketara.
Ikasleek metodo zientifikoak baliatu zituzten kristalak lortzeko
Metodo zientifikoak erabiliz laborategian lortutako kristalak erakusteko Gernikako ikasleek egin zuten maketak Urdaibaiko Erreserba zuen abiapuntu, eta, Institutuko irakasle Itsaso Larrietak azaldu legez, emaitza bikaina lortu zuten, bai alde teknikotik zein artistikotik ere.
Horrez gain, lehiaketaren azken fasean, ikasleek hberaien proiektuaren defentsa egin zuten, aditu talde batek osatutako epaimahaiaren aurrean.