Ernest Hemingway idazlearen bidea jarraitzen ari dira. Batetik, Eusko Jaurlaritzak, Hemingwayk egindako bisitak aitzakiatzat hartuta, Basquetourren bitartez, Basque Country jomuga sustatu gura du Hemingwayren bideari jarraituz. Bestetik, National Geographic Traveller-eko bi kazetari txinatar, Espainian zehar bai eta Euskal Herrian ere, Hemingwayren nondik norakoak ezagutzera emateko asmoz, bidaia bat egiten ari dira. Hemingwayk bisitatu zituen tokirik esanguratsuenak ezagutu gura dituzte.
Gaur bertan, Busturialdean ibiliko dira.
Gernika-Lumo, Busturia, Bermeo, Mundaka eta Kanala bisitatuko dituzte. 10:30ean hasi dute bisita Gernika-Lumon.
John Hemingway, Edorta Jimenez eta kazetari txinatarrak Gernika-Lumoko A
Donostian hasi zuten atzo Bizkai, Araba eta Gipuzkoatik zehar egin behar duten bisita.
Edorta Jimenez idazle mundakarra ari da
gidari lanak egiten. Jimenezek ondo ezagutzen du Hemingwayren presentzia Bizkai, Araba eta Gipuzkoan. Era berean, John Hemingway, Nobel sariaren ilobak ere bidaian parte hartuko du. Bi etapatan egongo da, hain zuzen, eta gaur Busturialdean dago.
Gernika-Lumon, Andra Mariko gotorlekua eta Gernikako Zuhaitza bisitatu dituzte. Ondoren, Pablo Picassoren
Guernica-ren keramikazko kopiara hurbildu dira. Bertan, 1937ko apirilean Gernika-Lumoko bonbardaketari buruz Hemingwayk idatzitako testua irakurri dute.
Irakurketa, John Hemingwayk, idazlearen ilobak egin du ingelesez eta erderaz, eta Jimenezek, berriz, euskaraz irakurri du.
Bermeora eguerdian iritsi dira. Hemingwayk bere gutunetan aipatzen du Bermeo. Ernest Hemingway
Helados Pereira-ren orgaren aurrean izozki bat jaten erakusten duen argazkia erreproduzitu dute. Aipatu orga hori, 1959an zegoen bezala mantentzen du familiak. Diotenez, margotze lanak baino ez dituzte egin, “oso ondo matentzen baitzen”. Bertaratutakoek, Pereirak egiten dituen izozkiak dastatzeko aukera izan dute. Txinako kazetariek, herriko xehetasun guztiak jaso dituzte.
Hemingway Bermeon, 1959an
John Hemingway, bere aitita egon zen Pereira izozkien orga berdinarekin
Mundakan bazkalduko dute. 1959an, Bilbotik egindako ihesaldi baten Hemingway Mundakan agertu zen, Kuban ezagututako lagun batzuekin. “Busturialdearen atxikimendua kubatik zeukan Hemingwayk, han ezagutu zituen hemengo eta Markina aldeko hainbat pilotari eta Andres Unzain apaiza ere”, azaldu du Jimenezek.
Ibilbideak Kanalairaino jarraituko du. Han harrapatu zuen 36ko Gudak Andres Unzain apaiz lanetan. Saseta Batailoian kanpainako kapilau moduan armadan sartu zen. Gernikako bonbardaketaren lekukoa izan zen, eta Kubara atzerriratu zenean Ernest Hemingwayrekin luzaroko adiskidetasuna egin zuen, honen aholkulari ispirituala izan zen. Mundakako hilerrian bisitatu zuen 1959. urtean Hemingwayk Unzainen hilobia haren loba bategaz, eta han errezatu egin zuen. Gaur arratsaldean ere, Heminwayren iloba Mundakako hilerrian izango da errezatzen.
Busturia ere bisitatuko duta, Altamira auzoa, hain zuzen ere; han baitago Txirapozu jauregia. Txirapozun bizi izan zen, eta bere lanaren zati handi bat egin zuen, Jose Maria Uzelayk: 1937an Parisen Eusko Jaurlaritzako ordezkaria zenak eta
Guernica-ren jomuga Picassorekin negoziatu zuenak. Etxe honetan egon zen Hemingway ere, Uzelayren lagun handia.
Busturialdea bisitatu ostean, Gasteiz eta Bilbo bisitatuko dituzte datozen egunotan.