Apirileko osoko bilkuran Kobane hiriko Administrazio Autonomo eta Demokratikoarekin
adiskidetzeko gutuna onartu zen aho batez. Erabaki honen ondorioz,
Kurdistanen ezagutzera emateko astea prestatu dute,
Kurdistango Gatazka. Begirada Bat izenpean.
Bihar
Newroz elkarteko bi kidek hitzaldia emango dute, Siriako gerraren testuinguruan Kurdistaneko egoerari buruz berri emateko. Hitzaldia Elai-Alai aretoan izango da 19:30etan.
Eguenean –maiatzak 12–, bigarren hitzaldia egingo dute,
emakumeek Kurdistango askapen mugimenduan izan duten lana ikustarazteko. Oraingo honetan, Julia Iglesias eta Maryam Fathi
kurdiar errefuxiatuak izango dira hizlariak. Jardunaldia Elai-Alai aretoan izango da 19:30etan.
Barikuan berriz,
Diyarbakirreko haurrak filmaren emanaldia egingo dute Elai-Alai Aretoan 19:30etan. Miraz Bezar zuzendariaren filme honek, 2009an
Donostiako Zinemaldiko Gazteria Saria lortu zuen.
Gernika-Lumoko udalak eta Newroz Euskal Kurdo Elkarteak antolatutako aste hau, Kobane eta Gernikaren adiskidetasun gutunaren ondorioz dator. Gutun hau, Kobaneko Zehra Berkel eta Moro Ibrahim Hüseyin alkateordeek eta Gernikako udalak sustatutako ekimena izan da. Dokumentu honetan munduko bakea, demokrazia, berdintasuna eta justizia defendatzeko elkarrekin lan egiteko konpromisoa erakusten dute bi erakundeek.
Kobane Siriako iparraldean dagoen herria da. Famatua egin zen 2014ean, Estatu Islamikoko indarrek lau hilez setiatu zutenean. Baina herritarren defentsak erasotzaileak atzera bota zituztenean, ikur bilakatu zen hiri hau.