Gizonezkoen hiru lehen sailkatuak: Pello Osorio, Ander Okamika eta Mikel Elgezabal
Bermeoko X. Campos
Triatloia Rafa Memoriala jokatu da gaur Bermeon. Gizonezkoen kategorian
Ander Okamika izan da garaile 1.10.50 denborarekin.
Pello Osoro Gutierrez (+0.02.38) sailkatu da bigaren, eta
Mikel Elgezabal (+0.02.53) hirugarren.
Emakumezkoetan
Virginia Berasategi izan da garaile. Hiru urte lasterketetatik kanpo eman ondoren, lasterketa bikaina egin eta 1.18.32 denborarekin amaitu du. Bigarren
Estefania Gomez (+0.04.38) sailkatu da, eta hirugarren
Helene Alberdi (+0.05.50).
Emakumezkoetan lehen hiru sailkatuak: Estefania Gomez, Virginia Berasategi eta Helene Alberdi
Proban
316 parte hartzailek eman dute izena, 282 gizonezkoetan eta eta 34 emakumezkoetan.
Lehenengo igerian egin egin dute, Bermeoko portuan (750 metro), gero bizikletak hartu eta 24 kilometroko ibilbidea burutu dute, Bakiora joan eta itzulia eginez. Azkenik, 5 kilometro egin dituzte korrika, Lameratik portura bi joan-etorri eginez.