Bigarren eskuko azoka, Merkatuko Plazan izango da zapatuan
Erabilerarik ez duten gauzei irtenbide bat emateko,
Bigarren Eskuko Merkatua antolatu dute zapatu honetarako Gernika-Lumoko Merkatu Plazan. 10:30etatik 18:00etara egongo dira postuak, saldu, erosi eta oparitzeko.
Izena eman eta tokia
erreserbatzeko 677 002 608 telefono zenbakia gaitu dute antolatzaileek.
Merkatu honetako antolatzaileek ez dute janari edo abereen salmenta onartuko.