Gaur ari dira inauteriak ospatzen Ibarrangelun
Heldu zein ume, hainbat herritar mozorrotu dira gaur Ibarrangelun. Izan ere, gaur ari dira inauterietako ospakizunetan herri horretan. 13:00etan hasi da eguneko egitaraua. Ordu horretan, frontoitik Elexalderainoko kalejira egin dute, trikitilarien doinuez lagunduta. Eliza aurrean bilduta, dantza saioan bildu dira, mozorroak soinean.
Bazkalostean umeentzako eskulanak egingo dituzte umeek, eta txokolate jana eta disko festa ere egongo dira. Gauean, berriz, bertso afaria egingo dute, Akordako jatetxean. Hain zuzen, Igor Elortza eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan.