Arrain Azoka elkarteak antolatuta, apaidxoak edo aparejoak nola egin ikasten ari dira zenbait lagun, Bermeoko Arrantzaleen Museoan egiten hasi diren tailerrean. 16 urtetik 47 urtera bitarteko zazpi lagun elkartu dira tailerraren lehenengo saioan, lau emakumezko eta hiru gizonezko.
Apaidxoak egiten ikasteko lehen eskola
Kordelagaz hasi ditu ikastaroa, punta nola lotu ikasten, aska ez dadin. Ostean “berdel apaidxoa” egiteari ekin diote. Baina, aparejoak egiten ikastea baino harago joango da tailerra, arrantzaleen hiztegia ere ikasiko baitute parte hartzaileek.
Lau egunetan emango dituzte eskolak. Gaur izan da lehenengoa, eta martxoaren 12an, apirilaren 9an eta maiatzaren 7an izango dira hurrengoak. Arrantzale izandako bermeotarrak izango dituzte irakaslea parte hartzaileek, eta ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera ere edukiko dute; Arrain Azokan, hain zuzen ere.