Aurreikuspenen arabera, olatu handiak izango dira gaur arratsaldean eta bihar goizean. Hori dela eta, abisu horia eman du Eusko Jaurlaritzak, gaurko 19:00etatik 21:00etara eta bihar 08:00etatik 10:00etara.
4,5 eta 5 metroko olatuak espero dira gaur, eta olatuen arteko denbora 15 segundokoa izango da. Bihar goizean ere bost metrora arteko olatuak egon daitezke, 14-15 segundoko tartearekin.
Olatuak Bermeon