Iparragirre rock elkarteak egitarau oparoa prestatu du otsailerako eta martxorako. Bihar bertan, adibidez, Porco Bravo eta The Hammer Killers taldeen kontzertua eskainiko du. Gainera, inauterien aitzakiagaz, sarrera doan izateko aukera eskainiko du elkarteak. Hain zuzen, txerriz mozorrotuta doanak ez du Bekoibarrako lokalera sartzearren ordaindu behar izango.
Porco Bravo taldeko kideak
Gainontzekoentzat 10 euro balio du sarrerak, aurretiaz erosiz gero. Gernika-Lumoko Arima eta Ospa tabernetan, Barakaldoko Porco Dendan eta Internetez (
musikaze.com/porcobravo) eros daitezke). Lehiatilan, aldiz, 13 euro ordaindu beharko da.
Barakaldokoa da Porco Bravo taldea, baina gitarra-joleetako bat busturiarra da: Asier Martinez
Pulpo. Aski ezaguna da taldea euskal eszenan nahiz kanpoan, batez ere ematen dituen zuzeneko indartsuengatik.
La piara izeneko diskoa kaleratu berri du Porco Bravok.
Bermeotarren lan berria
The Hammer Killers taldeak ere lan berria aurkeztuko du Iparragirren,
Rock & Roll Division izenekoa. Aitor Bengoa, Unai Abasolo eta Urtzi Bilbao bermeotarren hirugarren lana da aipatutakoa.
Unai Abasolo, Urtzi Bilbao eta Aitor Bengoa