Eliz Ateara iristeko erraztasuna hobetzen ari da udala
Auzokoek egindako eskariari erantzunez, Eliz Atea kaleko sarreran lanak egiten ari da Lekeitioko Udala iriste erraztasuna hobetzeko. Adineko jendeari bertan zeuden eskailerak igotzea kostatu egiten zitzaiola eta gurpil aulkidunak galtzada-harriagaz ara...
«Hoberena kale guztia konpontzea izango litzateke, baina gune horren eraldaketa beheko gasolindegiko proiektuaren baitan sartuko litzateke», zehaztu du Koldo Goitia Lekeitioko alkateak. Proiektu horrek kostu handia izango duela ere azaldu du. Beraz, arazoari berehalako erantzun bat emateko tarte hori erabiltzeko modura ipintzea erabaki du udalak. Lanek, 30.000 euroko kostua izango dute.
Hobekuntza gehiago
Eliz Atea kalearen sarreraren iristeko erraztasun lanez gain, herriko kaleen mantentze eta hobekuntza lanekin jarraituko dutela jakitera eman du udal gobernuak 2016 urterako proposatu dituen aurrekontuetan.
Zebra bideak, losak, argiteria, barandak eta farolak margotuko dituzte besteak beste. Saihesbidean zehar eserlekuak ipiniko dituztela eta aitatu dute, oinezkoek atseden hartzeko.
Herri lanetara, eraikinen mantenimendura eta ingurumenera 586.693 euroko aurrekontua proposatzen dute 2016 urterako.