'Cabaret Chihuahua' antzeztuko dute, estreinako, Ondarroan
Bilboko Pabellon 6 arte Antzerki Laborategian sortutako Cabaret Chihuahua antzezlan musikatuak bi emanaldi eskainiko ditu Ondarroan, egiten ari diren biraren barruan. Bata, domekan, 19:00etan izango da, eta, bestea, astelehenean, 20:30ean.Sarrerei dago...
Sarrerei dagokionez, bigarren emanaldirako sarrerak salgai daude Beikozinin, 20 eurotan, eta lehen emanaldirako sarrerak, aldiz, gaur jarriko dituzte salgai, 20:00etatik aurrera. Kasu horretan, pertsona bakoitzak, gehienez, bi sarrera lortu ahal izango ditu, bakoitza 10 euroren truke (udalak ikuskizunaren kostuaren erdia bere gain hartu duelako).
Bi ondarrutar
2013ko Bilboko Aste Nagusian estreinatu zuten Cabaret Chihuahua, eta ordutik hona, ikuskizuna fenomeno bat bihurtu da. 100 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, eta saioak behin eta berriz eskaini badituzte ere, gehienetan sarrera guztiak agortu egin dira.
Aktoreen artean bertoko hiru herritar daude, Mitxel Santamaria gernikarra eta Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri ondarrutarrak, azken hori, antzezlanaren musika zuzendaria ere bada.
Lekeitiokoa, bertan behera
Bestalde, martxoaren 18an Lekeition egitekoa zen emanaldia bertan behera geratu da.