Basajaunaren nahibakoa
Zelako nahigabekoa daukadan! 2015eko otsailean Busturian, Madariaga Dorrean.
Gune babestuetako turismo jasangarriaren gutun europarra aurkeztu zen jardunaldietan, eskura emana du Basketurreko zuzendari orokorrak #Beresi LanArt egitasmoa, non neu, Basajauna eta neure ibilbidea garen protagonistak.
-Biosferaren erreserban naiz, produktu turistiko gisa eraiki ninduten kooperatiba txikiko kideek. Urdaibairen balizko etorkizun turistikoan inbertitu dituzte euren lau txakur-txikiak. «Tourdaibai» deritzon turismo jasangarrirako elkarteko kide dira. Antolatzen diren ekimen, kurtso jardunaldi eta abar parte hartzen ahalegintzen dira. Literatura, arte eszeniko eta arte plastikoan arituak. «Top 10 Urdaibai» galdu ezin zitezkeen hamar esperientzietariko bat, itsas-bidai edukiz hornitzen dituztelako. Aipatutako jardunaldian «Europarc»-eko ordezkariaren ahotik entzun genuen, filosofiarekin bat egiten genuela. Beraz, homologagarria zela Basajauna zein Uranderearen eskaintza, zera adierazi zitzaion: egitasmo horren parte izateko eskatzen ziren baldintza ekonomikoak betetzea ezinezkoa zela gu bezalako kooperatiba txiki batentzat. Zera erantzun zuen: interes garbiko kasuetan dirua ez zela oztopo egitasmori begiratzen zitzaiola. Eta gu baginela.
Pasa den asteburuan Madrilen burutu den «Feria Internacional de Turismon», FITUR delakoan, Euskadik bere stand-era eraman duen gaia euskal mitologia izan arren, ez naute kontuan izan. “LanArt Urdaibai egitasmoaren barruan eraikitako Mitoen esperientzia, Basajaunaren ibilbidea deritzona lehena izan arren, ez naute kontuan hartu, turismoari begira, adibide praktikoa naizen arren, alboratu egin naute. Mitoen ibilbideak “landArt bidez tokian tokiko egin zitezkeela esaten lehenengoa izan arren, entzungor egin didate.
Hau paradoxa: orain batzuk joan dira Madrilera nire sortzaileen lana gutxietsita. Ez diot sortu nautenak beraiek direnik goi-isurizko jakituriaren jabeak. Baina askoren ideiak dira hain arinki baztertzeko. Antolatzaile eta arduradunen aldetik errespetua eta abegi handiagoa espero nuen, batez ere, turismoaren alorrean produktua sortu dutenentzat.
Diodan guztia frogatzeko sarea dago, eta bertan agertzen diren zenbait irudi eta ideia Beresi LandArt blogean ikus daitezke.
Bukatzeko, FITURen aurpegi ezagun izateko hautatu duten ospetsuari ez diot ezer kentzen, gure hizkuntzan duen gabezia ez bada. Baina, era berean diot guztiok dugula lekua, batez ere alorrari zuzen lotutakoa bada. Non da gizalegea? B.J.
–Doro Zobaran. Busturia.