Urrezko domina lortu du Aiora Agirregomezkortak Berangoko Milian
Txikien mailan nagusitu da Lekeitioko Tximista atletismo taldeko kirolari markina-xemeindarra. 6 minutu eta 12 segundoko denbora egin zuen lasterketanZapatuan lehiatu zen Berangoko Nazioarteko 28. Milia irabazi du, txikien mailan, Lekeitioko Tximista a...
Txikien mailan nagusitu da Lekeitioko Tximista atletismo taldeko kirolari markina-xemeindarra. 6 minutu eta 12 segundoko denbora egin zuen lasterketan
Zapatuan lehiatu zen Berangoko Nazioarteko 28. Milia irabazi du, txikien mailan, Lekeitioko Tximista atletismo taldeko Aiora Agirregomezkortak. Markina-Xemeingo atleta gazteak lehen postua lortu zuen 6 minutu eta 12 segundoko denbora eginda. «Lasterketa oso ondo kontrolatu zuen», azpimarratu dute Lekeitioko taldeko arduradunek.Nazioarteko atleta hoberenak bildu ditu berriz ere, Berangoko lasterketa ospetsuak. Maila handia eta parte hartze handia izan dira nagusi. Nazioarteko talde horien artean egon dira bai eta Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko kirolariak ere, eta «lan bikaina» egin dutela, azpimarratu dute taldeko arduradunek.
Aiora Agirregomezkortaren garaipenaz gainera, kadete eta gazteak ere ondo aritu zirela azaldu dute Tximistakoek. «Euren espezialitatea izan ez arren oso ondo aritu ziren eta pozik bueltatu ziren etxera».
Aroa Egia kadeteak, 10. postua lortu zuen 07:06 denborako marka eginez; Asier Urzaa kadeteak, 9. postua eskuratu zuen 05:52 denbora eginda; eta Mikel Dolaraga gazteak 05:40 denboragaz 11.postuan sartzea lortu zuen.