Lapurretan egin dute asteburuan Markina-Xemeingo denda batean
Lapurretan egin zuten joan den bariku gauean Markina-Xemeingo Eroski dendan. 09:15ak aldera, txono bategaz eta paineluagaz estalita zegoen pertsona bat saltokira sartu eta kutxan zegoen behargina arma bategaz mehatxatu zuen kutxa irarleko dirua lapurtz...
Mehatxatu zuten behargina ez zegoen bakarrik, eta haren laguntzara joan ziren besteak. Ertzain etxera deitu eta hurrengo egunean salaketa jarri zuten. Ertzaintza lapurreta ikertzen ari da.
Beste alde batetik, beste lapurreta bat ere salatu dutela berretsi du Ertzaintzak. Azaldu dutenez, Iderrega auzoan gertatu zen, zapatu eguerdian.