Zatozteko dendariek merkatu txikia egingo dute domekan
Zatozte Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteak antolatuta, uda parteko merkatu txikia egongo da domekan. «Uda oraindik ez da amaitu, eta salgai egongo diren produktuen artean beti aurkitu daiteke udako zer edo zer prezio ezin hobean», azaldu dut...
Eguraldia lagun bada, Alamedan ipiniko dira saltokiak, 10:00etatik 19:30era. Eguraldi txarra balego, ostera, Berdura Plaza eta inguruetan egingo da merkatua, baina ordutegi murritzagoagaz, 15:00ak arte.
Prezio onenetan
Ohikoa den legez, nahikoa denda batuko dira merkatu gunean. 20 bat eraskusmahaietan banatuta, herriko hamabi saltokik uda denboraldiko stock produktuak prezio onean aterako dituzte kalera.
Bertara doanak, hortaz, denetarik erosteko aukera izango du: kirol jantziak, osagarriak, optikoak eta ume zein nagusientzako oinetako zein arropak. «Aukera zabala egongo da, eta beti-betiko kalitatea eskainiko dute herriko dendariek, beti ere, preziorik onenean eta bezeroarentzat deskontu interesgarriekin».