Biharamunean, San Antolin
Jaietako egun nagusiko ohiturazko ekimenek erantzun handia izan dute aurten ere. Limoneroetan eta plazako kioskoan batu dira herritarrak, goizeanAgintarien prozesioagaz hasi zen atzo, San Antolin Eguna. Lekeitioko alkate eta zinegotziek udaletxetik eli...
Jaietako egun nagusiko ohiturazko ekimenek erantzun handia izan dute aurten ere. Limoneroetan eta plazako kioskoan batu dira herritarrak, goizean
Agintarien prozesioagaz hasi zen atzo, San Antolin Eguna. Lekeitioko alkate eta zinegotziek udaletxetik elizaraino ibilbidea egin zuten, Lekitto Musika Bandak lagunduta. Jaietako egun nagusian ohi duen legez, kontzertu berezia ere eskaini zuen, eguerdian, plazako kioskoan, herriko bandak, Urtzi Iriondo zuzendariaren gidaritzapean.Sei doinu nahikoa izan zituen Lekeitioko bandak publikoa bere egiteko. Pepita Greus pasodoblea, Rojales sinfonia eta Beethovenen 5. Sinfonia ezaguna eskaini zituzten beste batzuren artean, eta kiosko aurrea betetzen zuten entzuleek txalo zaparradagaz erantzun zioten bandaren lanari.
Ikusmin handia eragin zuen bai eta ere, Aittitta Txikik antolatuta, Limoneroetan lehiatu zen XVI. Tiragoma Txapelketak. Gaztetxoen norgehiagoka burutu zen lehenengo, eta Aimar Garamendi izan zen irabazlea. Ibon Alvarez eta Amets Elorzak bigarren eta hirugarren egin zuten.
Lea-Artibai mailako txapelduna, atzokoan, Jabier Bilbao izan zen. Zazpi izan ziren eskualdeko parte hartzaileak, baina, ez ziren beste urteetan bezalako fin ibili.
Amaitzeko, mundu mailako txapelketa jokatu zuten hogei parte hartzailek, tartean Europako tiratzaile onenak zeudelarik. Aurtengo txapelduna Emilio Gil izan da, eta bigarren eta hirugarren postua Unai Iturregik eta Dani Diezek eraman dute.
Goizean erronka bonbilak apurtzea izan bazen, arratsaldean, txapela zeinek urrunago bidali. XII. Txapel Jaurtiketa lehiatu zen plazan, berriz ere, Aittitta Txikiren eskutik.
Bertsolarien saioak balkoitik balkoira, eta Txosna Batzordeak antolatutako Farolapeko kontzertuak jarri zion giroa gauari.