Jaietako bi ekitaldi bertan behera utzi ditu epaileak, behin-behinean
Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urkijoren eskaria aintzat hartu du Bilboko Administrazio Auzietarako epaitegiak, eta Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien baitan euskal presoen alde egitekoak ziren bi ekitaldi behin-behinean bertan behera...
Era berean, epaitegira deitu ditu bi aldeak biharko, debekuari eutsi edo atzera egin erabakitzeko.
Irailaren 7an, astelehenean, Lameran egitekoa den euskal preso eta iheslari politikoen aldeko brindisa eta irailaren 19ko euskal presoen aldeko herri bazkaria debekatzea eskatu du, hain zuzen ere, Urkijok. Haren esanetan, bi ekitaldi horiek «urratu» egiten dute legeak administrazioari ezartzen dion «objektibotasun printzipioa».
Autoaren berri izan ostean, «zuzenbide estatuak terrorismoaren biktimak babestu» egiten dituela ikustea «albiste bikaina» dela esan du Urkijok.