Gorozikako parajeetatik martxan
Lehenengoz egin dute mendi martxa Muxikako Gorozika auzoan, eta deialdiak izan duen harreragaz pozik dira Gorosti kultur elkarteko kideak. Guztira, 130 lagun batu zituen domekako deialdiak.Mendi martxa antolatu dute aurten Gorozikan lehenengoz, eta dei...
Lehenengoz egin dute mendi martxa Muxikako Gorozika auzoan, eta deialdiak izan duen harreragaz pozik dira Gorosti kultur elkarteko kideak. Guztira, 130 lagun batu zituen domekako deialdiak.
Mendi martxa antolatu dute aurten Gorozikan lehenengoz, eta deialdiak izan duen erantzunagaz pozik daude antolatzaileak. Gorosti Kultur Elkartea arduratu da antolakuntzagaz, eta, jakitera eman dutenez, 130 lagun batu zituen domekako hitzorduak. «Mendi martxa ondo joan zen, jendeak gustura egin zuen ibilbidea; gainera, egun polita atera zen», esan dute.Pozik daude, baina hurrengo urtera begira jarri aurretik, aurtengoaren balorazio orokorra egin behar dutela azaldu dute Gorosti Kultur Elkarteko kideek. «Parte hartzaileen aldetik balorazio ona izan dugu; parajeak gustuko izan dituzte, eta bidea ondo seinalatuta egon dela esan digute. Hala ere, lehenengo martxaren azterketa egin behar dugu».
Bi ibilbide izan dituzte mendizaleek aukeran: luzea eta laburra. Izena eman zuen jende gehienak luzea aukeratu du, 17 kilometrokoa. Hain zuzen, 115 izan ziren ibilbide hori egin zuten parte hartzaileak.
Ibilbide laburra ere izan du Gorozikako mendi martxak, 8 kilometrokoa, eta 15 lagunek egin zuten horren aldeko aukera.