Urdinbideko tunela / BFA
Bizkaiko Foru Aldundiak irailean onartu gura du Autzaganeko lanak amaitzeko proiektua, eta obra horien lizitazioa. Orain arte lan horien ardura izan duen ABEEk (Aldi Baterako Enpresen Elkartea) bertan behera utzi zituen lanak abuztuan, kostuei aurre egin ezinik. Sacyr, Mariezcurrena, Bycam, Viconsa, Cavosa, Zubieder eta Febide enpresek sortu zuten ABEEk 53 milioi eurogatik hartu zuen obren esleipena, baina lanak 70 milioi eurogatik lizitatu zituen Bizkaiko Foru Aldundiak.
Urdinbideko tunelak amaitzeko lanak esleitu behar ditu, beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak. Kanpoko lanak ia amaituta daudela jakinarazi du aldundiak, baina, horiek zerbitzuan jarrita erabiltzaileen irisgarritsuna eta segurtasuna “nabarmen hobetu diren arren”, lurpeko lanak oraindik amaitzeko daudela gogorarazi du administrazioak.