Bruno Mercanti eta Nicolas Martinez.
Jokalari argentinarrak izango du taldea zuzentzeko ardura datorren denboraldian. Entrenatzaile izateaz gain, jokalari moduan ere aritzeko asmoa du Mercantik. Hala ere, urtarrilera bitartean ezin izango du jokatu, lotailuetako lesioaren ondorioz. Hain zuzen ere, aurreko denboraldi amaieran lesionatu zen.
Mercantik Italiako ligan Benetton Treviso taldeagaz jokatu ostean hartu du Gernika Rugby taldeko entrenatzaile kargua, baina, ezaguna da bertoko zaleentzat, aurretik talde gernikarrean jokalaria izan baita.
Entrenatzaile berriak Eduardo Maidagan eta Kemenen laguntza izango du bere zereginean.
Bestalde, Gernika Rugby taldeko arduradunek jakinarazi dutenez, beste kategorien prestakuntza sustatzeko asmoz, Nicolas Martinez koordinatzaile nagusi izendatu dute. Martinezek errugbian esperientzia zabala dauka jokalari moduan.
Gernika Rugby taldeak irailaren hirugarren asteburuan ekingo dio Ohorezko mailan 2015-2016 denboraldiari. Basurdeek lehenengo norgehiagokan euskal derbia jokatuko dute Hernaniren kontra.