'Geure basoak' esperientziaren erantzunagaz pozik dira antolatzaileak
Nueva Europa SM-k eta Galtzagorriak Fundazioak elkarlanean antolatu duten ekimena arrakastatsua izan dela esan dute. Hilaren 18an egin zuten, eta Errigoitin kokatutako bao zurgai baten kudeaketa eta Arotz, Egurraren ibilbide turistikoa-ren ondarea eman zituzten ezagutzera. Errigoitin, bertoko hostozzabalen basoa bisitatu zuten; eta egurarren ibilbidearen baitan, Euskal eraikuntzaren altxor ederra bisitatu zuten: 500 urte baino gehiago dituen baserri bat. Antzinako euskal baserrien eredua da, XVII. eta XX. mendeetan birmoldatu zutena. Ibarrangelun, bestalde, San Andres elizako barne-ganga polikromatua bisitatu zuten. Euskal Artearen kapera sixtinoa deritzote Ibarrangelukoari.
Programaren antolatzaileek azaldu dutenez, historikoki basoak bizi-iturri izan dira Urdaibain, eta bertoko bizilagunen bizitzan, ekonomian, artean eta arkitekturan ezinbesteko funtzioa izan dute. Gure Basoak esperientziarekin parte hartzaileek Busturialdea-Urdaibaiko sustraietan murgiltzeko aukera izan zuten, baso ustiapenen interpretazioaren eta egurraren legatuaren bidez.