Turismo Bulegoak ‘Zer egin daiteke Gernikan?’ gida banatuko du
Zer egin daiteke Gernikan? izeneko kanpaina abiarazi du aurten ere Gernika-Lumoko Turismo Sailak. Azken bost urteetan egin legez, herriko ostalaritza eta merkaratitza sustatu gura dute, uda sasoian ere. Horretarako, 62 establezimenduren fitxak biltzen dituen liburuxka kaleratu dute Turismo Sailak eta kanpainan parte hartzen duten establezimenduek. 1.200 ale inprimatu dituzte, gazteleraz, inglesez, frantsesez eta euskaraz. Turismo bulegoan banatuko dituzte liburuxka horiek