Akorda auzoan egin zioten ongi etorria, zapatuan. Bere gurasoen herrian, bertako eta inguruko herritarren harrera beroa jaso zuen. Ongi etorri ekitaldiaren ostean, 60 lagun inguruk elkarrekin bazkaldu zuten Akordako tabernan.
Gisasola maiatzaren 15ean geratu zen libre, eta handik egun gutxira ongi etorria eman zioten Gernika-Lumon.
2005ean atxilotu zuten Frantzian eta han zigorra bete ostean, 2010an, Espainaratu zuten. Hala, 2010eko azarotik Toledoko Ocaña II kartzelan bete zuen zigorra.