Merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntzak bideratuko ditu Behargintzak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza programa publikatu du. Diru laguntza horretaz baliatu gura duten Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako saltokiek Bermeoaldeko Behargintzara hurbil daitezke, horiek bideratzeko zerbitzua eskaintzen baitu.
Merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntza programaren helburua 2014ko irailaren 5etik aurrera egin diren inbertsio proiektuak diruz laguntzea da. Onuradunak, jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiak izango dira, hain zuzen ere. Jakinarazi dutenez, eskaerak egiteko epea irailaren 15era arte zabalik egongo da, “horretarako kontsignatutako kreditua ordurako amaitu ez bada”.
Batetik, merkataritza jarduerarako beharrezkoak diren ekipamenduak, altzariak eta lokalen erreformak eta modernizazioak laguntzen dituzte; eta bestetik, balantza elektronikoak, ekipo informatikoak eta aplikazioak, beti ere, enpresa kudeaketarako badira edo merkatal prozesuan integratuta badauden.