Merkataritza saltokiak edo enpresak modernizatzeko diru laguntzak emango dituzte
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, merkataritza saltokiak edo enpresak modernizatu nahi dituztenek diru laguntzak jasotzeko aukera izango dute.
Merkataritza Bultzatzeko Bulegoaren bitartez banatuko dute MEC izeneko programak biltzen duen aurrekontua: 3.432.200 euro Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Herriko merkataritza bultzatu eta lagundu gura dute horrela, eta Gernika-Lumoko merkatari zein enpresariek Merkatu plazan dagoen Merkataritza Bultzatzeko Bulegoan egin dezakete eskaera. 94 625 79 40 telefono zenbakira ere deitu daiteke, edota gatc@gernika-lumo.net helbide elektronikora idatzi.
Lokalen erakargarritasuna eta balio erantsia emango dioten zerbitzuak areagotzeko enpresek behar dituzten inbertsioetarako emango dituzte laguntzak. Hala ere, argitu dutenez, lokalak edota autoak erosteko dirurik ez dute emango.
Eskabideak egiteko azken eguna irailaaren 15a izango dela jakinarazi dute.