KAE 1 ligan Elantxobeko bandera lehiatu zuten domekan.
Sestaon 17:00etan dute hitzordua, domekan. Bakarkako erlojupekoa izango da, eta arraunlariek bi luze eta ziaboga bat egin beharko dituzte 3 miliatan (5.556 metrotan).
Aurten 14 arraun talde ariko dira KAE 2 ligan: Bermeo, Mundaka, Getxo, Arkote, Lutxana, Zumaia, Donostiarra, Hondarribia, Hibaika, Sanpedrotarra, Oiartzungo Itsaslapurrak, Colindres eta Castro.
Lehenengo jardunaldiko estropadaren irteera ordena egunean bertan zozketatuko dute delegatuen batzarrean. Hain zuzen ere, delegatuen batzarra 15:00etan egingo dute La Benedicta kiroldegian. Halaber, arraunlariek erropak aldatu eta dutxatzeko aukera izango dute kiroldegian.
KAE 1-ekoak, Santurtzin
Bestalde, KAE 1 ligako laugarren jardunaldia Santurtzin lehiatuko dute etzi. 18:00etan hasiko da estropada, eta lau luze eta hiru ziaboga egingo dituzte, 3 miliatako distantzian (5.556metro).
Elantxobe, Santoña, Orio eta Santurtzi irtengo dira lehenengo kaletik. Deustok, Zarautzek, Donostiarrak eta Pedreñak osatuko dute bigarren kalea, eta hirugarren kaletik, berriz, Ondarroa,
Lekittarra, Zumaia eta Getaria irtengo dira. Hain zuzen ere, azken lau horiek daude sailkapen orokorreko lehenengo postuetan.