Iazko Poesia egunak.
Uztailaren 17tik 19ra bitartean egingo dituzte topaketak. Hitzaldiak, errezitaldiak, kantaldiak, antzerkiak, ikuskizunak… Urtero moduan, askotariko eskaintza egongo da.
Asteburu berezi horretako lehen ekitaldia, uztailaren 17an, Eskolondon egingo dute. 19:30ean hasita, Alaitz Aizpuruk
Joxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean izeneko hitzaldia emango du. Gauean, berriz, Josu Landaren kantaldia eta Hogeita Bi Metro Koadro taldearen kontzertuak gozatuko dizkie belarriak bertaratzen direnei.
Biharamunean, egun osoan zehar hamaika kultur emanaldi edukiko dituzte aukeran. Eguna ondo hasteko, Maialen Lujanbio bertsolaria
Poesia (zubi bat) bertsolaritza gaiaren inguruan ariko da berbetan Eskolondoko liburutegian. 11:00etatik aurrera emango du berbaldia.
Eguerdian, Bedaronan egingo dute herri-bazkaria, eta bazkalostean, ITU bandak
Ituskizuna izeneko performance-a eskainiko du. Eguna borobiltzeko, Anariren kontzertua izango dute Eskolondon.
Bestalde, azken egunean, domeka goiz pasa ederra egiteko egitaraua prestatu dute. Gero, Natxituko bolatokian bazkaldu, eta
#Erractus errezitaldia egingo dute Jule Goikoetxeak, Kattalin Minerrek eta Danele Sarriugartek.
Egitaraua:
Uztailaren 17a (barikua)
- 19:30: Alaitz Aizpururen hitzaldia: Joxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean. (Eskolondoko liburutegian)
- 22:30: Josu Landaren kantaldia: Migel Hernandez kantuz. (Eskolondon)
- 23:30: Hogeita Bi Metro Koadro taldearen kontzertua: Karratura. (Eskolapen)
Uztailaren 18a (zapatua)
- 11:00: Maialen Lujanbioren hitzaldia: Poesia (zubi bat) bertsolaritza. (Eskolondoko liburutegian)
- 13:00: Jose Luis Otamendiren errezitaldia: Kapital publikoa (Atlantikoaren aurrean). (Portusolon)
- 15:00: Herri-bazkaria. (Bedaronan)
- 16:30: ITU bandaren perfomance-a: Ituskizuna. (Bedaronan)
- 19:30: Itxaro Bordaren, Uxue Alberdiren, Andoni Egañaren eta Pello Ramirezen ikuskizuna: Kafkaren aulkia. (Eskolondon)
- 22:30: Metrokoadroka sormen laborategiaren antzerki emanaldia: Su izan nahi: hildakoak, senideak eta maskotak. (Eskolondon)
- 23:30: Anariren kontzertua: Zure aurrekari penalak. (Eskolapen)
Uztailaren 19a (domeka)
- 11:00: Miren Agur Meaberen hitzaldia: Nire arestiar lauburuak. (Eskolondoko liburutegian)
- 12:15: Errezitaldia: Antonio Casado da Rocha, Tere Irastortza, Joan Mari Irigoien eta Mikel Antzaren poemak. Beñat Barandiaran musikariagaz. (Moilan)
- 13:00: Tenporaren kontzertua: Mundu berria. (Moilan)
- 15:00: Herri-bazkaria. (Natxituko bolatokian)
- 17:00: Jule Goikoetxearen, Kattalin Minerren eta Danele Sarriugarteren errezitaldia: #Erractus. (Natxituko bolatokian)
Iazko Poesia egunak.