Euskal preso politikoek beraien senide eta lagunengandik gertu egotea oinarrizko eskubidea delako, eskubide urraketa horri erantzun eraginkorrak bilatu behar zaizkiola esan du Sarek. Eskualde mailako manifestazioa eta ekitaldia egin zuen zapatu arratsaldean, Gernika-Lumon, eta ehunka herritar batu zituen. Kaleetan zehar, sakabanaketa gaur eun oraindik errealitate bat dela erakutsi zuten. Ibilbidearen hiru puntutan, gainera, zain zituzten Busturialdeko presoen senide eta lagunak. Txalo zaparradarekin batu zituzten haiek ere manifestaziora, eskualdeko preso ohien eskutik lore sorta hartu ostean.
Auditorioan egin zuten ekitaldi nagusian, dispertsiarekin amaitzeko beharra azpimarratu zuten. Doro Zobaran busturiarrak gidatutako ekitaldian, senideen, lagunen, seme-alaben… ikuspuntutik azaldu zuten sakabanaketak suposatzen duena: “errepidean, bidaia luzeetan galdutako hainbat minitu, bizipen… berreskuratuko ez dituztenak”. Horrek dakarren arriskua ere aipatu zuten, gastu ekonomikoa ahaztu gabe.
Gauza asko aldatu dituen garai berri batean bizi arren, beste askok bere horretan dirautela esan zuten, “eta ez digute aurrerapausorik ematen uzten”. Espetxe politika ankerren bidez, sistematikoki presoen oinarrizko eskubideak urratzen dituzten salbuespen neurriak ezartzen dituztela salatu zuten, “urte luzez gainera”. Esan zutenez, Espainia eta Frantziaren “mendeku politika horrek” ez du lekurik bakearen eta elkarbizitzaren oinarrietan, ezta bere etorkizuna jorratu gura duen jendartean.
“Erantzun eraginkorrak bilatu ditzagun denon artean, ezberdinen arteko sare indartsu bat ehundu dezagun. Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideak errespetatuak izan daitezela exijitzen duen sarea izan gaitezen”.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.