Euskal Erromeriak dantzaz jantzi du herria
Dantza ikastaroetan ikasitakoa plazaratu zuten, urtero modura, euskal erromeriako dantzariek. Merkatu plazan hamaiketakoa eginda, kalejira alaia egin zuten herrian zehar Txikirri-Txikirri taldeagaz Ispaster, Amoroto eta Lekeitioko dantzariek. Bazkarira...
Dantza ikastaroetan ikasitakoa plazaratu zuten, urtero modura, euskal erromeriako dantzariek. Merkatu plazan hamaiketakoa eginda, kalejira alaia egin zuten herrian zehar Txikirri-Txikirri taldeagaz Ispaster, Amoroto eta Lekeitioko dantzariek. Bazkarirako tartea eginda, berriro ere musika eta dantzez jantzi zuten herria, arratsaldean. Eskoletatik plazarainoko bidea kalejira alaian eginda, erromeria eduki zuten gero, plazan, Trikizio taldeagaz. Zaletxuak elkarteak antolatutako jaia, giro ederrean ospatu da aurten ere.